Pobreziaren atalasetik gorako zenbatekoa duen BGOE batekin, lurralde bateko kontsumo-unitate bakoitzeko diru-sarreren bataz-bestekoaren % 60an estatistikoki finkatuta (ELGAk eta Europar Batasunak ezartzen duten bezala), ez dago zalantzarik pobrezia ekonomikoa desagertu egingo litzatekeela. Gainera, BGOEk gizarte-bazterketaren kausa ez-ekonomikoak eraginkortasun handiagoz tratatzen lagunduko luke.

Dena den, desberdintasuna ez dator soilik arrazoi ekonomikoetatik. Badira beste faktore batzuk, desberdintasun ekonomikoa sor dezaketen arren, hainbat jatorri dituztenak. Badira antzinako giza gizarteen berezko sustrai estrukturalak dituztenak, hala nola sistema heteropatriarkala, emakumeek gizonen aurrean duten mendeko posizioa eragiten duena; baina badira, halaber, ezaugarri pertsonaletatik eratortzen direnak, eta, azkenik, gaitasunak, talanteak, aurreiritziak eta abarren esparruan desberdintasunak areagotu eta sendotu ditzaketenak.

Desberdintasunik gabeko gizartea bilatzeak funtsezko aldaketa bat eskatzen du, BGOE bati eska dakiokeenaz harago doana.