EAEn Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sustatzailea Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban bizi diren 16 pertsonako talde bat gara, belaunaldi desberdinetakoak eta hainbat ibilbide dituztenak giza eskubideen, pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokaren, arrazakeriaren aurkako borrokaren, feminismoaren, ekologismoaren edo antimilitarismoaren arloetan (besteak beste). Gure ibilbideetan, ikuspegi zientifikotik zein militantetik heltzen diegu gai horiei, eta teoriak, borrokak eta borondateak bateratzen ditugu, pertsona guztientzako gizarte bidezkoagoa eraikitzeko.
Gure asmoa, sistema eraldatzea
Uste sendoa eta helburu komuna ditugu: pobrezia amaitzea, aberastasuna banatzea eta bizitza duin baterako gutxieneko baldintza materialak bermatuko dituen errenta izateko eskubidea babestuko duen gizarte batean aurrera egitea. Arazo horiek konpontzeko interkonektatutako hainbat eremutan esku-hartze konplexuak egin behar badira ere, ziur gaude Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta oinarrizko eskubideetarako berme handiagoak berehala emateko gai dela, eta oztopoak desblokeatu ditzakeela, gehiengoarentzat bidegabea den, planeta higatzen duen eta desagerrarazi behar diren menderatze-sistemak erreproduzitzen dituen sistema bat eraldatzeko hainbat aldarrikapenetan eta bidetan aurrera egiteko.
Indarrak batzen
LHE hori bultzatzeko, sare zabalago bat ehuntzen ari gara, hiru lurraldeetako batzar probintzialen bidez, eta aliantzak ereiten ari gara asmo horiek partekatzen ditugun tokiko erakunde eta taldeekin. Espazio hauetan aurki gaitzakezu eta gurekin bat egin.
Ekimen honekin bat egin nahi baduzu, gizarte-mugimenduen eta erakundeen atxikimenduak ere jasotzen ari gara formulario honen bidez.