Langabeziak, lan-baldintza txarrek eta lan-prekarietateak ez dute langileen maila guztietan antzeko eraginik. Adina behin eta berriz adierazten den bereizketa-faktorea da. Hain zuzen ere, gazteek dituzte langabezia-indizerik handienak, lan-prekarietatearen indizeak, enplegua izatearekin bateragarria den pobreziaren indizeak eta familiatik kanpo bizitza autonomoa bermatuta ez edukitzeagatiko ondoezaren indizeak, pobrezian erortzeko arriskurik gabe. BGOE bat onuragarria izango litzateke gazteentzat. Askatasuna areagotuko zitzaion, dudarik gabe.