angileen biziraupena bermatzeko moduko BGOE batek negoziazio-indar handiagoa emango lioke lan-harremanaren alderik ahulenari; izan ere, gutxieneko baliabide batzuen jarraitutasunari dagokionez ziur, patronalaren xantaiari aurre egin ahal izango lioke, negoziazioak errealismo eta sinesgarritasun handiagoz orekatuz. Horrela, BGOE batek enpresa munduarekiko independentzia sozioekonomikoa emango lieke langileei, eta, beraz, lan harremana ez litzateke hain asimetrikoa izango.