Izan ere, bizi-baldintza materialak bermatzeko modu gisa ulertuta, herritarren askatasuna areagotuko luke; pertsona pobretuei bizimodu independenteagoa erraztuko lieke, eta gaitasuna emango lieke beren ahotsa entzunarazteko eta globalizazioaren izenean alde guztietan gertatzen diren desjabetze-prozesuei modu artikulatuan aurre egiteko. Beste batzuen baimenarekin bizi beharrik ez izatea ahalbidetuko luke.