BGOEren zimenduen lehen zutabea etikoa edo arauemailea da. BGOEk erakutsi du, ikerketa akademikoak, eztabaidak eta esperimentu sozialak egiten ari den urteetan, bidezko proposamena dela. Bigarren zutabea teknikoa da soilik, eta neurri horren bideragarritasunari buruzko galderan oinarritzen da. BGOE ez da utopia bat: ikerketa askoren arabera, bere ezarpena, politika ekonomiko eta sozialaren neurri bezala, gaur egun gauzagarria da.