Helburu nagusia pobreziari amaiera ematea da. Eta horri lotuta, gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatzea, bizitza-proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekiteko. Askatasuna ezinezkoa da baliabiderik ez badugu; askatasunak baliabide nahikoak eskatzen ditu. Horrek, zauritzen gaituenari, menderatzen gaituenari uko egiteko eta ezetz esateko negoziazio-botere bat dakar; guztiok benetan berezkotzat sentitzen ditugun interdependentzia, lan eta bizitza batzuei baietz esan ahal izateko.

Honako bi helburu hauek ere baditu BGOEk: bata, Europar Batasunean, oro har, hiru hamarkada baino gehiagoko historian pobreziarekin amaitzeko gai ez direla frogatu den gutxieneko errenta bermatu eta baldintzatuen ereduekin amaitzea: horrek Euskal Autonomia Erkidegoko DSBEri eragingo dio, eta BGOEk ordezkatuko du; eta, bestea, errentaren birbanaketa errotik hobetzea, behar den moduan birfinantzatuz, eta, azkenik, BGOEk behar bezala finantzatuko du.