MARTXAN OINARRIZKO ERRENTAREN ALDE
Euskadin, Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimena Legediaren aldeko 22.075 sinadura bildu ondoren, orain Legebiltzarraren txanda da. Euskadiko pobreziarekin amaitzeko, aberastasuna birbanatzeko eta guztiontzako bizitza duinagoa eta askeagoa bermatzeko garaia iritsi da.
Datorren ostegunean, maiatzak 5, Legebiltzarrean eztabaidatuko da Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimena aintzat hartzea. Azken bultzada eman behar dugu, eta horretarako zure parte-hartzea behar dugu.
Horretarako, pentsatu dugu zenbait ekitaldi egitea Bilbon eta Donostian, Legebiltzarreko eztabaidaren aurreko egunetan:
Asteartean, Hilaren 3an, prentsaurrekoa, ekitaldiak eta kalejirak egingo ditugu Bilbon eta Donostian.
Asteazkenean, Hilaren 4an, karpa bat jarriko dugu Legebiltzarraren aurrean, eta egunean zehar elkarretaratzeak, kalejirak, eztabaidak eta ekitaldi politiko bat egingo ditugu, hilabete hauetan guztietan egindako lana aurkezteko.
Ostegunean, Hilaren 5ean, amaitzeko, Talde Sustatzaleari dagokio gure ekimenaren aurkezpena egitea legebiltzarreko alderdi politiko guztien aurrean. Horrekin batera, Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egingo dugu, Legebiltzarraren Osoko Bilkura inguratuz eta ekitaldia streaming bidez emitituz.
Gustatuko litzaiguke ekitaldi guztietan parte hartzera animatzea, baina dei berezia egiten dizugu horietako birentzat:
BILBO:
👇 PRENTSAURREKOA ETA KALEJIRA
📆 Asteartea, maiatzaren 3a
📌 Bilbo (Bizkaiko Foru Aldundia)
🕜 10:30
‐————————————————-
Ostegunean, Hilaren 5ean, Legebiltzarrean egingo den azken ekitaldirako autobusak antolatzen ari gara.
Izena emateko deitu 676 513616 telefonora (Iosu) edo ESK sindikatuaren egoitzara (944 10 14 25).
👇 LEGEBILTZARRERAKO BUSA
📆 Osteguna, Maiatzaren 5a
📌 Bilbo (Areatza-San Nicolas)
🕜 07:45
DONOSTIA:
👇 PRENTSAURREKOA ETA KALEJIRA
📆 Asteartea, maiatzaren 3a
📌 Donostia (Bilboko Emparantza)
🕜 11:00
Ostegunean, Hilaren 5ean, Legebiltzarrean egingo den azken ekitaldirako doako autobusak antolatzen ari gara.
Izena emateko deitu ESK sindikatuaren egoitzara (943 45 69 11) edo formulario hau batez:
https://forms.gle/z5pRnG2XTR143XM6A
👇 *LEGEBILTZARRERAKO BUSA*
📆 *Osteguna, Maiatzaren 5a*
📌 Donostia (Anoetako Hotelean)
Leave A Comment