Baterako Prentsa-oharra

UGT-Euskadiko ordezkariek, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta baten aldeko Herri Ekimen Legegilea (LHE) Sustatzeko Batzordeko kideekin bildu dira duela gutxi, eta beren lankidetza erakutsi dute Eusko Legebiltzarrean HE horri jarraipena emateko eta lege-proiektu gisa onartzeko.

UGT-Euskadiren izenean, Raul Arza sindikatu horretako idazkari nagusiak, Daniel González Politika Sindikal eta Instituzionaleko idazkariak eta Xuria Arza Berdintasun, Gizarte Politika eta Aniztasunerako idazkariak hartu dute parte bileran, eta Puri Pérez, Angel Abalde eta Ignacio Funes, Herri Ekimenaren sustatzaileko hiru ordezkarirekin batera.

Bilera horretan, iritziak kontrastatu dira, eta Batzorde Sustatzaileak jakinarazi du lau hilabetez sinadurak bildu direla, 10.000 sinadura biltzeko legezko baldintza betetzeko, eta, lege-proposamen gisa, LHE bat Euskadin izapidetzea lortzeko.

Ildo horretan, sustatzaileak adierazi du espero duela Legebiltzarrak orain ez baztertzea Herri Ekimen Legegile hori, eta, aitzitik, gehiengoz edo aho batez lege gisa izapidetzea, eta politika sozial eta ekonomikorako tresna bihurtzea, gizarte hobe baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguna: pobreziarekin behin betiko amaitzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gai izango dena.

Horrela, UGT-Euskadiren eta Euskadiko BGOE baterako Sustatzailearen arteko bat-etortze maila garrantzitsua ezagutzera eman nahi dugu, hain alderdi garrantzitsuetan bat eginez, hala nola lege berri bat aurrera ateratzeko aukera paregabea dela, pobreziarekin amaitzeko gai izango dela eta une honetan Euskadin ematen ari den prekarietate-egoera hobetuko duela.

Bat etorri dira, halaber, BGOE oso tresna ekonomiko eta politiko erabilgarria izan daitekeela, bai eta egungo egoerarako oso egokia ere.

Orain arte planteatutakoen oso bestelako neurria da, eta herritarren eskubideak indartzera dator, gaur egun dagoenaren aurrean; izan ere, ez ditu pertsona behartsuak estigmatizatzen, baldintzak jartzen ez dituelako eta herritar guztiei aplikatzen zaien eskubidea delako.

LHEaren Sustatzailea eta UGT-Euskadi bat etorri dira proposamen horren inguruan izan daitezkeen ezberdintasunak sakonean eztabaidatzeko unea dela esatean, eta uste dute Eusko Legebiltzarra dela hori egiteko leku egokiena.