2022ko otsailaren 17ko prentsa-oharra

ELKARREKIN PODEMOS-AHAL DUGU TALDEAK ALDEKO BOTOA EMANGO DU EHE EAEKO BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTA BATENGATIK AINTZAT HARTZEKO EZTABAIDAN

Gaur, otsailak 17, bilera bat izan dugu Elkarrekin Podemos talde parlamentarioarekin Eusko Legebiltzarrean, datozen egunetan Legebiltzarrean eztabaidatuko den Oinarrizko Errenta InBaldintzagabearen aldeko ILEaren aurrean izango duten jarrera ezagutzeko eta iritziak alderatzeko.

Elkarrekin Podemos-Ahal dugu legebiltzar taldeak osoko bilkuran aldeko botoa emateko borondatea adierazi digu

Elkarrekin Podemos-Ahaldugu bat dator desberdintasun soziala nabarmen murriztuko duten tresnak bilatzeko beharrarekin, eta uste dute Oinarrizko Errenta abiapuntu egokia izan daitekeela erronka horri aurre egiteko.

Horregatik, Elkarrekin Podemos-Ahal Duguren babesa jaso dugu gaur, Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza osatzen duten 75 pertsonetatik 6ren aldeko botoa baita.

Zentzu horretan, gure poza eta itxaropena helarazi nahi izan ditugu, hau da, Legebiltzarra ez dela orain Herri Ekimen Legegile hori gaitzetsiko duena, eta, aitzitik, aho batez babestuko dela haren tramitazioa Lege gisa, eta politika sozial eta ekonomikorako tresna bihurtuko dela, gizarte hobe baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguna, pobreziarekin behin betiko amaitzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gai izango dena.

atorren ostegunean, hilak 24, EH Bilduren eta EAJ-PNVren talde parlamentarioarekin bilerak egingo ditugu, EAEn RBI baten aldeko ILEari babesa lortzen jarraitzea espero dugu.

BGOE BATEN ALDEKO LHEa SUSTATZEKO BATZORDEA EAEN