Asteburu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutan Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen aldeko LHE baten sinadurak biltzen jarraitu dugu.

Joan den ostiraletik, urriak 22, astelehenera arte, ehunka lagun hurbildu dira Bilbon, Hernanin, Gasteizen, Algortan, Errenterian eta beste hainbat tokitan jarri dituzten informazio-mahaietara, egunero atxikimendu eta begikotasun gehiago biltzen dituen ekimen honi babesa emanez.

Ekimen hau EAEko bazter guztietara zabaldu behar dela uste dugu Herri Ekimen Legegileko guneetako kideok, gizartean beharrezko eztabaida sortuz, gure gizartea gizarte bidezkoago eta iraunkorrago bihurtzen lagunduko duen elementua etorkizun hurbilean bihurtu behar duen tresna bati buruz.

Azkarrago joateko unea da!  Dagoeneko gutxiago falta zaigu beharrezko 10000 sinaduretara iristeko, baina horretarako ahalik eta pertsona gehienen laguntza behar dugu.

LHE hori bultzatzeko, sare zabalago bat ehuntzen ari gara, hiru lurraldeetako batzar probintzialen bidez, eta aliantzak ereiten ari gara asmo horiek partekatzen ditugun tokiko erakunde eta taldeekin. Espazio hauetan aurki gaitzakezu eta gurekin bat egin.

Kontaktuak
Orokorra: ILP@rentabasica.eus

Herrialdeak: araba@rentabasica.eus · bizkaia@rentabasica.eus · gipuzkoa@rentabasica.eus