Atzo, urriak 17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara atera gara egun horretarako antolatutako aldarrikapen-ekitaldietan parte hartzera, eta, bide batez, informazio-mahaiak jarrita, Oinarrizko Errenta aldarrikatu dugu, pobreziarekin amaitzeko funtsezko tresna gisa.

Informazio-mahai horietan sinadurak biltzen jarraitu dugu, abian dugun Oinarrizko Errenta baten aldeko Herri Ekimen Legegilearen testuinguruan. Ekimen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoek atxikimendu gehiago jasotzen dituen aldarrikapen hori beren agendan sartzea eta onartzea lortu nahi dugu.

! Pobreziarekin amaitzeko, egungo ereduarekin amaitu behar da, eta tresna berriak aztertu, hala nola baldintzarik gabeko oinarrizko errenta!

Jarraian, SinPermiso.info aldizkari digitalean argitaratutako artikulu bat uzten dizuegu. Bertan, Stjin Callens eta Itziar Guerendain ( LHEren ,partaidaek) egungo ereduarekin amaitu gabe pobreziarekin amaitzea ezinezkoa dela aldarrikatzen dute.

Ezin da pobreziarekin amaitu eredua aldatu gabe