Bideo labur honetan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta nola finantzatu daitekeen azalduko dugu.

BGOE utopia bat den ideiaren aurrean, finantzaketari buruzko hainbat ikerketak egiaztatu dute (Gipuzkoako datuak erabiliz egindako azterketak barne), PFEZaren erreforma fiskal baten bidez, BGOE erabat onargarria izango litzatekeela aurrekontuari dagokionez. Zalantzarik gabe, BGOE bat ezartzeak fiskalitatearen erabateko erreforma aurrerakoia eskatzen du, errenta eta ondarea birbanatzeko ondorio positiboak bilatzeari, pertsona ultra-aberatsen aberastasun lizunaren aurkako borrokari, eta elusio fiskala ezabatzeari, batez ere enpresa multinazionalentzat.

Utopiaren terminoetan eusteak aberastasuna ez banatzeko eta esku gutxitan kontzentratzen jarraitzeko asmo bati baino ez dio erantzuten.

Kontua ez da posible den ala ez. Kontua da nahi den ala ez.

✍️ BULTZA ZURE SINADURAREKIN! #LHEOinarrizkoErrenta