orain| RBIorain! Euskal Herriko kolektiboa gara, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren alde lan egiten dugun lagunok biltzen gaituena. Hainbat gizarte-mugimendutatik gatoz (feminismotik, arrazismoaren aurkakotik, pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako borrokatik, ekologismotik, antimilitarismotik, eta abarretatik), eta baldintzarik gabe, bizitza duina izateko denon eskubidea bermatzeko borrokatzen dugu. Errenta eta eskubideak eskuratzeko bide bakar gisa enplegua inposatzen digun sistema hori arbuiatzen dugu; eta kritikoak gara gutxieneko errenta baldintzatuen politikekin, hau da, gure gizarteen pobretzea konpontzen ez duten eta horretarako gai ez diren politikekin. Hori dela eta, RBI bezalako politika publiko berriak ezartzea eskatzen dugu, pobreziarekin amaitzeko, sortzen dugun aberastasuna guztion artean birbanatzeko eta bizitza duina izateko aukera desmerkantilizatzeko gai direnak.

2021etik 2022ra bitartean, Legegintzako Herri Ekimena abiatu genuen, Eusko Legebiltzarrera BGOEren eskaria eramateko. Gaur egun, horretan jarraitzen dugu, eta horretarako orain! sortu dugu. Batzar irekian antolatu gara, hainbat talderekin Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Gurekin bat egin nahi baduzu, ilp@rentabasica.eus helbidera jo dezakezu.