ADI!

Gaur jaso dugu Hauteskunde Batzordeak otsailaren 4an aurkeztutako 22075 sinadurak egiaztatzen dituen jakinarazpen ofiziala.

Eusko Legebiltzarreko mahaira izapidetzen hastearekin batera, Euskadin Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten aldeko gure LHEren II. fasea hasi da, eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdi politiko guztien babesa espero dugu.

Alderdi politiko eta gizarte-eragile guztiei eskatzen diegu iritzia emateko. #Orainda

EBAZPENA

«Batzordeak egiaztatu du Legegintzako Herri Ekimena arautzen duen ekainaren 30eko 10/2016 Legearen 3. artikuluak eskatzen duen 10.000 sinadura baliodunen kopuru maximoa gainditu dela. Hori dela eta, dagokion ziurtagiria Eusko Legebiltzarreko Mahaiari bidaltzea erabaki da».