2022ko Martxoaren 02a

Euskadiko CCOOk bat egin du Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta eskatzeko LHE izapidetze eta Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko  eskatzen duen eskariarekin

  • Sindikatuaren jarrera ez dator bat ekimen honen planteamenduekin. Hala eta guztiz ere, Euskadiko CCOOk uste du horren eztabaida erraztu behar dela Eusko Legebiltzarrean, helburuen garrantzia dela eta.
  • Bileran, Puri Pérez, Angel Abalde eta Ignacio Funes LHE-eko sustatzaileak eta Euskadiko CCOOko Santi Martínez Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazioko idazkariak hartu dute parte.

Bilera horretan, iritziak kontrastatu dira, eta Batzorde Sustatzaileak adierazi du azken lau hilabeteetan egindako lana arrakastatsua izan dela. Izan ere, 22.075 sinadura bildu dira, eta, horri esker, soberan bete da 10.000 sinadura biltzeko lege-betekizuna, eta EAEko BGOE batek LHE izapidetzea lortu da, lege-proposamen gisa.

Ildo horretan, sustatzaileak adierazi du espero duela Legebiltzarra ez izatea Legegintzako Herri Ekimen horri uko egiten diona, eta, aitzitik, gehiengoz edo aho batez, Lege gisa izapidetzea bultzatuko duela, eta politika sozial eta ekonomikoko tresna bihurtuko dela, gizarte hobe baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguna, pobreziarekin behin betiko amaitzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gai izango dena.

CCOOk adierazi du bere apustu nagusia Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren tresna hobetzea dela, eta, gaur egun, ez dela LHE-ak defendatutako postulatuen alde egin behar. Hala eta guztiz ere, sindikatuaren ustez, pobreziari aurre egiteko tresnei buruzko eztabaidak positiboak dira beti, eta bateragarriak izan daitezke eta izan behar dute. Ildo horretan, Euskadiko CCOOren ustez, aurkeztutako LHE-ak funtsezko eztabaida bat egiteko balio behar du, bere helburuak sustatzailearekin berarekin partekatzen dituzten elementu komunak dituen gizarte-diagnostiko bati aurre egitera baitatoz.

BATERAKO PRENTSA-OHARRA