Baterako Prensta-oharra

2022ko otsailaren 25an

LABeko ordezkariak Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) Sustatzeko Batzordeko kideekin bildu dira, eta Eusko Legebiltzarrak Ekimena  tramitera  onar dezala eskatu dute.

LABen izenean, Ekintza Sozialeko idazkaritzako Josefina Roco «Txefi» eta Endika Pérezek hartu dute parte HELko sustatzaile diren hiru ordezkarirekin batera: Mikel Isasi, Angel Abalde eta Ignacio Funes.

Bileran iritziak partekatuta,  Batzorde Sustatzaileak adierazi du azken lau hilabeteetan egindako lana arrakastatsutzat jotzen dutela. 22.075 sinadura bildu dira, eta, horri esker, 10.000 sinadura biltzeko legezko baldintza bete da, eta EAEn RBI batek HEL lege-proposamen gisa izapidetu dadin galdegin dute,

Ildo berean, sustatzaileek adierazi dute espero duela Legebiltzarrak orain ez baztertzea Herri Ekimen Legegilea, eta, aitzitik, gehiengoz edo aho batez lege gisa izapidetzea, eta politika sozial eta ekonomikorako tresna bihurtzea, gizarte hobe baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguna: pobreziarekin behin betiko amaitzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gai izango dena. Bere aldetik, LAB sindikatuak bere programa sozioekonomiko berrituan jasotako ardatzak eta banaketa hirukoitzaren proposamena azaldu ditu.

BGOEren Sustatzaileak eta LABek bat egin dute proposamen horren inguruan izan daitezkeen ezberdintasunak sakonean eztabaidatzeko unea dela esatean, eta Eusko Legebiltzarra hori egiteko leku egokienetako bat dela uste dute. Horregatik, legebiltzar-taldeei eskatzen zaie HEL lege-proiektu gisa izapidetzearen alde bozkatzeko.

Era berean, kointzidentzia-maila handia izan da gure gizarteak bizi duen egoeraren diagnostikoan. Bat gatoz egungo gizarte-babeseko sistemak, egungo DSBEak bezala, ustez ezarri ziren hori konpontzeko gai ez direla ideiarekin.

Azkenik, bi aldeek konpromisoa hartu dugu, epe laburrean, pobreziarik gabeko gizarte bat, berdintasunezkoagoa, azken batean, gizarte hobe bat ahalbidetzeko ezarri behar diren tresnei buruz eztabaidatzen jarraitzeko.