Datorren otsailaren 25ean, ostirala, EHUren EhuGune guneak Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentari buruzko jardunaldi interesgarri hau antolatu du, etorkizuneko tresna honen hedapenean garrantzi handia duten pertsona ospetsuen parte-hartzearekin.
Orri honen amaieran, ekitaldi interesgarri honi buruzko informazio guztiaren zuzeneko esteka uzten dizuegu.
Testuingurua eta helburuak
Oinarrizko errenta pertsona bakoitzak jasotzen duen errenta indibidual, baldintzarik gabekoa eta unibertsala da, norekin bizi den, bere diru-sarrerak eta ondarea alde batera utzita, eta inolako baldintzarik bete beharrik gabe. Helburu nagusia pobreziari amaiera ematea da. Eta horri lotuta, gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatzea, bizitza-proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekiteko.
Jardunaldi honek oinarrizko errentaren inguruko eztabaida piztu nahi du Kataluniako adibidearen bidez, Kataluniako oinarrizko errenta unibertsalaren proiektuaren arrazoi, proposamen eta helburuetara hurbilduko gaituena.
Programa
- 16:30 Ongietorria: Eva Ferreira. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
- 16:40 Mahai-ingurua:
- Katalunian oinarrizko errenta proeiktu bat bueltatzeko arrazoiak
Laura Vilagrà i Pons (Kataluniako Generalitateko Lehendakaritzako sailburua) - Kataluniako oinarrizko errentaren esperientzia pilotua
Sergi Raventós (Generalitateko RBU Plan Pilotuaren Bulegoko zuzendaria) - Oinarrizko errenta baten finantza-bideragarritasuna Euskadin
Julen Bollain (Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea)
- Katalunian oinarrizko errenta proeiktu bat bueltatzeko arrazoiak
- Moderatzailea: Ángel Elías. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea.
- 18:30 Amaiera
Mahai-ingururako zuzeneko esteka (erregistratu egin behar da)
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Erenta eztabaidagai
Leave A Comment