Irailaren 18an, larunbata, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekitaldiak egin dira, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (EAE) BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTAREN ALDEKO LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENAREN aldeko sinadurak biltzen hasteko


BGOE pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna bat da

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak sinadurak paperean eta online biltzeko prozesuari hasiera eman ondoren, irailaren 18an -larunbata- 11:30etan, hasiera ofiziala eman diogu sinadura bilketari, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatu diren hiru ekitaldien bitartez.

Legegintzako Herri Ekimen honen sustatzaileok hiru lehentasun ezarri ditugu hurrengo lau hilabeteetarako:

  1. Proposamen honekin, ahalik eta herritar kopuru handienari iristea, baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren ezarpenari buruzko eztabaida abiaraziz gizarte-erakundeekin.
  2. BGOEaren aldeko ahalik eta sinadura gehien biltzea, Eusko Legebiltzarra indar handiagoz presionatzeko helburuz.
  3. Legebiltzarreko taldeekin eztabaidari ekitea, LPZ lege-proiektu gisa izapidetzea ahalbidetuko duen gehiengoa lortzeko helburuz.

Ekitaldi horien ondoren, proposamenaren aurkezpenak egin dira heldu gaitezkeen herri eta auzo guztietan, informazio-hitzaldiak egin dira eta prestatu ditugun materialak (triptikoak eta kartelak) banatu egin dira.

Sinadurak bi formatutan bilduko dira.

  • Online: https://rentabasica.eus/ web-orriaren bidez, eta https://sinatu.rentabasica.eus eta https://firma.rentabasica.eus domeinuetan.
  • Paperean, sinadurak biltzeko mahaietan, egunero hainbat herri eta auzotan jarriko direnak.

50 erakundek baino gehiagok bat egin dute LPZ honekin, eta funtsezko ekarpena egingo diete herritarrei UBEren aldeko kanpaina aurrera eramateko. Atxikimenduen zerrenda honako esteka honetan kontsulta daiteke:

Atxikimenduak

Unibertsitateetara eta lantokietara ere iritsiko da kanpaina. Esparru horietan informazioa zabaltzeko eta sinadurak biltzeko helburua dugu. Horretarako, ESK sindikatuaren eta unibertsitate arloko pertsona erreferenteen konpromezua dugu.

LPZ kanpaina finantzatzeko crowdfunding (mikromezenasgoa) proiektu bat jarri dugu martxan GOTEO plataformaren bidez. Ekarpenak esteka honetan egin daitezke:

 Ekarpenak 

Egun, inoiz baino gehiago, premiazkoa eta beharrezkoa da baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat. Helburu horren alde mobilizatzen ari garenok ez dugu zalantzarik: Nahi izanez gero, ezar daiteke. Gizarte zibileko erakundeen eta herritarren sektore zabalen laguntza behar dugu, diruaren eta politikaren boterea dutenei presioa eginez, ideia berri horri aukera bat eman diezaioten.

Ekintzaren unea iritsi da:

  • Bilbon, Donostian eta Gasteizen dagoeneko martxan dauden herrialde-batzarrekin bat egiteko unea.
  • Herri, auzo eta lantegietan berehala hasiko den sinadura bilketa babesteko unea.
  • Datozen lau hilabeteetan egingo diren mobilizazio-deiei erne egoteko unea.

 BGOE BAT EZARRITA, PERTSONA GEHIENGO BATEK IRABAZTEA LORTUKO DUGU, AUKERA GEHIAGO IZANGO BAITITUZTE BIZITZA AUTONOMOAGO, OSOAGO ETA ZORIONTSUAGOA LORTZEKO, GIZARTE BIDEZKOAGO BATEN BARRUAN.