Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta (aurrerantzean, BGOE) esleipen ekonomiko publiko bat da, herritar guztien oinarrizko beharrak aseta egon daitezen bermatzeko. Eusko Jaurlaritzak ordainduko die EAEan bizi diren pertsona guztiei. Zenbatekoa hilean 900 eurokoa izango litzateke 18 urtetik gorakoentzat edo adingabe independizatuentzat, eta zenbateko horren% 30ekoa, 270 euro, 14 urtetik beherakoentzat, eta% 50ekoa, 450 euro, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.